XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nazio handiaren burjes nazionalismoarekin (espainolismoa edo frantsesismoa) engainatzen uztea eta bere influentzipean erortzea, edo bestela nazio zapalduen burjes nazionalismopean erortzea.

Hau gertatuaz gero kapitalist klasearen aldeko jokoa egingo zen: Edo nazionalidade ezberdinetako langile herria alkarren aurka ipiniaz edo bestela euskal burjeseri nazionalistaren interesak zainduko genituzken eta hau Espainiar eta Frantziar Estadupean betiko geratzea izango zen.

- Nazionalismo mota guztiak arbuiatuaz gero, honek klase burruka garbi batetara eramango ligukete, ez genukelako kontutan hartuko esplotatuok bi Nazio-Estaduek zapaldurik gaudela, eta honela nazionalidade zapaltze hontan kapitalaren kolaboradore inkonsziente (edo konsziente) izango ginakeen.

Gaur egun Hego Euskadin dominatzen duten joerak nazio zapalduen burjes nazionalismoa eta abertzaletasun iraultzailea izango dira.

Ipar Euskadin, nazio zapalduen burjes nazionalismoa eta frantziar nazionalismo handia izango dira, zihur aski, dominatzaileek.

Eta orain garbitu beharko genukeena zera da: ESTATUTOAREN ALDEKO EDO BURJES NAZIONALIST JOERA: PNV eta ELA tartean direlarik burrukalari ez den jendartean gero lagun gehiago ari direla lortzen.

Joera honen barruan eta historikoki Euskadiren Gobernuaren zati bat zirelako PSOE eta PCE daude.

Baina Autonomi Estatutoaren deihadarraren atzetik doan herri langilearen zatia ugaritzen ari da.

Jokaera hontan, noski, influentzia handia daduka alderdi espainolisten oportunismoak eta batez ere ezker abertzale izeneko alderdien erreformismoak.